Ikastea ondo
pasatzen dugun bitartean
Garrantzitsuena ondo pasatzea da, baina horri ikastea gehitzen badiogu, nahasketa ezin hobea lortuko dugu.
Bizkaia Park Abenturan lortu egingo duzu. Zeintzuk dira arrazoiak? Zertan oinarritzen gara?
Egiten duzun guztian bihotza jarri. Jolasten, korrika egiten edo puzzle bat osatzen ari bazara… berdin dio. Horixe da garrantzitsuena une horretan, beraz, goza zaitez horretaz zure kemen eta grina guztiarekin.
Izan zaitez malgua eta moldakorra. Hasieran agian ez zaizu aterako eta etsipena sentituko duzu. Berdin dio. Azkenean lortu egingo duzu, gakoa da saiatzen jarraitzea eta beste modu batzuk aztertzea… azkenean gai izango zara.
Bazter itzazu aurreiritziak. Aldez aurretik dituzun ideiak ahazten badituzu, ikusiko duzu mundua askoz errazagoa eta erakargarriagoa dela eta aukeraz beteta dagoela.
Mugak zeure buruan daude. Ez eman inori zer egin dezakezun eta zer ez esateko aukerarik; lehenengo mugak zeure buruan daude. Hesiak topatzen badituzu, gainditzeko modua aurkituko duzu… saiatu ezean, ez duzu inolaz ere lortuko.
Gauza berriak ikastea zoragarria da. Ezagupenak, edozein gairen gainean izanda ere, arazoak konpontzeko eta ondo pasatzeko erabil daitezkeen piezak dira. Zenbat eta ezagupen gehiago eskuratu, orduan eta aukera gehiago izango duzu.
Une bakoitza disfrutatu. Berdin dio non zauden: eskolan, etxean edo parkean. Dena da jolasa eta zirrara; beraz, topa ezazu gauzen alderdi dibertigarria.
Gurekin harremanetan jarri!