BPA

Zure altxorra aurkituko duzu?

Lurraaaaa !!! Oihukatu zuen pirata ilegorriak hagaren puntatik.

Bere oihua entzundakoan, pirata guztiak korrika joan ziren itsasontziaren karelera irla ikusi ahal izateko.

Azkenean! Hainbeste egun luzeren ostean, lehorra ikusteko aukera zuten!

Lurraaaaaa !!! Oihukatu zuen berriro, alaitasun-txilioak entzuten ziren bitartean.

Batzuek salto egiten zuten kareletik igerian joateko. Beste batzuek belak jaitsi eta aingurak botatzen zituzten. Behin hondartzan, abestu eta dantzan egiten zuten, pozez zoratuta irlara heldu izanagatik.

Bat-batean, Egurrezko Morgan Kapitainak mapa esku artean hartu eta hauxe esan zuen, purrustaka:

Ez poztu hainbeste! Oraindik badugu zer eginik. Calavera sumendiaren mendia zeharkatu behar dugu. Eta kondairak dioenaren arabera, inork ez du lortu handik bizirik ateratzerik.

Eta nola egingo dugu? galdetu zuen hortzik ez zeukan pirata batek.

Orduan, kapitainak, irribarretxo maltzurra eginda, hondartzako harkaitz altuenetariko batera igo eta hauxe oihukatu zuen:

Hemendik aurrera libreak zarete, bakoitza ahal duen moduan hel dadin… Ahal badu! Eta, algara zaratsua egin eta gero, sasien artetik alde egin zuen maparekin.

Itxaron zitekeenez, bere burua hainbeste desiratzen zuen altxorretik hain hurbil ikustean, gutizia esnatu zitzaion eta ospa egin zuen.

Eta hor geratu ziren beste pirata guztiak, zein bide hartu jakin barik. Zekiten gauza bakarra altxorra  Bizkaia Park Abenturako leize-zuloan zegoela zen: kaiman berdeen familia beldurgarri eta arriskutsu batek zaindutako haitzulo ilunean. Gauzak horrela, bakoitzak ahal zuen moduan eman zion hasiera bere abenturari.

Batzuk igerian joan ziren Cabezas Cortadas, Tortuga eta Caiman irletaraino. Beste batzuek nahiago izan zuten mendietan barneratu, zuhaitzetako lianetatik edo Cascada del Diablotik igoz. Pirata ausartenek zuzenean jo zuten Calavera mendia igotzera, zituen arriskuei aurre eginda. Beste batzuek, ordea, nahiago izan zuten Madagascar eta Jamaica tabernetan kanpatu, besterik gabe.

Oraindik ez dakigu zer pasatu zen Morgan Kapitain piratarekin. Agian gutiziak sumendiaren ahutzetara eraman zuen. Halaber, ez dakigu inork  La Gruta del Tesoron dagoen altxorra eskuratu duen edo Nunca Jamaseko mugetaraino heltzea lortu duen. Ez dakigu inork bizirik ateratzerik lortu duen. Edo, besterik gabe, altxorra zuk zeuk eraman duzun.

Argazki-galeria

Ikusi ze ondo pasatzen dugun Bizkaia Park Abenturan!

Argazki gehiago

Parkearen guneak

×

Cookien erabilera

Zure irisgarritasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko, gure cookie-ak eta beste batzuenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartu duzula ulertzen dugu. Cookie-ei buruzko Politikan konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lor dezakezu.